XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
MAITE - Ausikika bai ausikika! Zortzi egun hartan jatekoa ez balu bezala! Arrunt basa. Eta
KATTALIN - Perpignanekoa bai. Robert. Zer dantzaria! Loria zunan harekin edozein dantzaren ematea... Eta eleketaria!... Ezin isildua! Eta jakin ezan intelijenta zela gero! Jo Dassin eta Ringoren kantu guztiak gogoz ba zezkinan! Eta besteenak ere franko plantan. Harekin bederen mintza ahal zitekenan...
KATTALIN - Zer zioten? MIRENTXU - Zer zioten? Gauza pollitak segur! Batak zionan:
KATTALIN eta MAITE - Atso tzarrak! MIRENTXU - Zer uste dute ala, berak itsusiak direlako guk ere itsusi behar dugula izan? Tronpatzen ditun! KATTALIN - Eta ez guti!
MAITE - Eni, berriz, ba dakizue joan den igandean zer gertatu zaidan? MIRENTXU - Zer ote?
MAITE - Balean nindunan... Hiruzpalau gomita errefusatuak. Azkenean bat jin zaidan. Itxuraz ez hain gaizki. Egia errateko mutiko ederra. Baina dantzan hasi orduko ezpainetan ausikika hasi zaidan...
KATTALIN - Ausikika?
MIRENTXU - Mutiko horiek gure sendimenduez ontsa futitzen ditun... Beren plazera baizik ez dine txerkatzen.
KATTALIN - Nik bakantza denboran ezagutu nuena segurik arras goxoa eta fina zunan.
MAITE - Zein? Perpignaneko hura?
MAITE - Beti Perpignanen dago? KATTALIN - Ez. Ez. Orain Parisera joana dun.